instagramFacebookTwitter

webP1020785

Jaime Zubia jaunak jaso zuen, atzoko batzarrean, BASERRITARRON LAGUNAren saria Gipuzkoako ENBAko lehendakaria den Iñaki Goenagaren eskutik.

Sariarekin ENBAk baserritarren alde egindako lan bikaina eta oparoa eskertu nahi du eta bide batez, baserriaren mundua gizarteratzeko lanetan, komunikabide alorrean egindako lana azpimarratu da, batez ere, irrati alorrean.

Saria Goenagaren eskutik jaso bazuen ere, Jaime Zubia oso hunkituta agertu zen Javier Ziardaren bertsoak eta Laxaro Azkune kazetariaren hitzak entzun ondoren eta jendearen txalo zaparrada jaso ostean.

 

Gainbegiradara harpidetu

Subscribe

Idatzi zeure izena eta helbide elektronikoa GAINBEGIRADA jasotzeko.

Facebook

Instagram

Gora joan