
MERCOSUR akordioak eta bere aplikazioak haragitarako behi ekoizleen izan dezakeen eragin kaltegarriak salatzeko azken mobilizazioek, lehen mailara ekarri dute, haragiaren kalitate gorenak eta gure mahaietan jartzen dugun haragiaren jatorriak duten garrantzia.
Ildo honetatik, gobernuek, erakundeek eta alderdi politikoek egin dezaketenaz haratago, ENBA sindikatuak, bai ostalari bai saltzaile eta kontsumitzaileen konpromezua aldarrikatu nahi du, urte osoan baina oraingoan bereziki, negua partea delako haragi kontsumoa gehien duen urtaroa.
Sarri askotan ikusi eta salatu dugu, gure inguruan ditugun saltokietan, ikurrinarekin apainduta, bertako haragia bezala aurkezten zaigula, kanpokoa den haragia, konstumitzailearen nahasmena eraginez. Beste horrenbeste, itxuraz, marketinaz eta izenez euskalduntasuna iradokitzen duten ostalaritza establezimenduetan, izan jatetxe izan sagardotegi, kanpoko haragiarekin lanegiten dutenak eta kontsumitzaileari, mahaira zerbizatzerakoan, jatorriaren berri ematen ez, edota izkutatzen zaiolarik.
Honenbestez, egun hauetan MERCOSUR aurkako akordioaren mobilizazioetan sentitu dugun elkartasuna eskertzeaz gain, sentitu dugun solidaritatearekin bateginik, ENBA sindikatuak dei egiten die saltoki eta ostalaritza arduradunei bertako haragiarekin lana egin dezatela toiko ekonomia sustatzeko eta bestalde, haragia mahaiaratzerakoan, edozein dela ere, produktuaren jatorriari buruzko informazio osoa eta gardena eskeini dezaten.
Kontsumitzaileei ere dei egiten diegu, haragi erosketa egin eta ostalaritzan kontsumitzerakoan, bertako haragiaren aldeko hautua egin dezan eta beti, haragiaren jatorriari buruzko informazioa exijitu dezala.