Prezio duinak eta egonkortasuna aldarrikatzen du ENBAk esne sektorearentzat

esnea 2

ENBA nekazal sindikatuak bere kezka agertzen du abeltzanei euren esneagatik ordaindutako prezioan aplikatutako jeitsieragatik, hain zuzen ere, azken 2 hilabeteotan, bataz beste, 7 xentimotako jeitsiera.

Jeitsiera honek bide arriskutsuan sartzen gaitu, hain zuzen ere, ekoizpen kostuen azpiko eremuan eta ondorioz, eragin zuzena gure ustialekutako errentagarritasunean.

ENBAtik, ez dugu epe laburreko albisteekin larritu nahi eta orain arte bezala, epe ertain edo begirada luzearekin begiztatzen dugu esne sektorearen garapena baina aldi berean, gure kezka azaldu nahi dugu, egonkortasun faltaren aurrean.

Prezio duinak eta egonkortasuna dira, besteak beste, esne sektoreak etorkizuna izateko berme nagusia. Ez dugu nahi gorabehera haundirik nahi, prezio duinak eta egonkortasuna baizik. Gaur egun dauden esnetako ekoizleentzat eta gazteentzat bereziki, begirada luzea eta egonkortasuna dira oinarrizkoena eta honenbestez, horrelako beherakadak egonkortuko balira, esne sektoreari etorkizuna ukatzea suposatuko luke.

© 2026 Euskal Nekazarien Batasuna - eskubide guztiak erreserbatuta
Fenix informatikak diseinatu eta kudeatzen du webgune hau