
Euskadiko ENBA nekazal sindikatua, gaur goizean, Lakuan ospatu den Forraje mahaiean izan da eta bilera amaitu ostean dio:
- Aziendarentzako jana beharra orokorra da baina problematika oso ezberdina da azpisektorearen arabera, manejo eta etxeko azpiegituren urritasunagatik, egoera larriagoa baita abeltzaintza estentsiboan.
- Une honetan, urgenteena, aziendarentzat jana lortzea da eta horretarako erosketa bateratuak egingo dira, bai materia prima bai formato ezberdinetan, abeltzain eredu eta tamaina kontuan izanda. Datorren astean, abeltzainei inkesta bat pasatuko zaie forraje beharrak zehazteko.
- Mendiko abeltzaintzari dagokionean herri mendien eskumena duten udaletxe eta herrri entitateek, ur horniketa lehenetsi beharko dute eta mendian jana emateko debekua aurreikusten duen araudia malgutu.
- Urgentzia larrien duena arretatu ostean, aurrerago izango da aukera, lehorteak eta beroaldiak gure baserrietako errentagarritasunean izandako afekzioaz.
Amaitzeko, esan bezala, larriena, urgenteena, gehien sufritzen ari diren abereentzako jana lortzea da.