ENBAk sinplifikazio administratibo integralago baten alde egin du, produkzio-jarduera erraztera bideratua.

Euskadiko ENBA nekazal sindikatuak agerraldia egin du gaur Eusko Legebiltzarrean, jarduera ekonomiko jasangarria errazteko eta arintzeko premiazko neurriei buruzko lege-proposamenari buruzko iritzia emateko. 

Euskadiko ENBA sindikatutik lege-proiektuaren azken helburua babesten dugu, XEDEEN 2. artikuluan jasotzen dena, administrazio-kargak murriztearen, prozesu adiministratiboak arintzearen eta jarduera ekonomikoa bultzatzearen eta erraztearen alde egiten baitu. Lege-proiektuak, ildo horretan, lehen sektorea, landa-garapena eta nekazaritzako elikagaien industria hartzen ditu bultzatzeko xede gisa, eta, beraz, teorian, zerbait positibotzat jotzen dugu nekazaritza- eta landa-sektorea sinplifikatzea eta arintzea helburu duen guztiaren radarrean txertatzea.

Hala ere, ENBAn, lege-proiektura lehen hurbilketa batean, eta azterketa zehatzagorik ezean, oso positibotzat jotzen dugu 15. artikuluan jasotako nekazaritzako elikagaien ikuskapen-sistema integratua, 2024. urteko traktoradetan erreklamatutako puntuetako bat. Burokraziak, ikuskapenetatik haratago, ito eta etsitzen ditu ustiategian lanean baino gero eta denbora gehiago paperak egiten ematen duten baserritarrak.

Bestalde, gutxiegitzat jotzen ditugu ingurumen-administrazioaren legearen aldaketak, traba burokratiko guztiak aldatzea eta murriztea saihesten baitu, batez ere, baso-jarduerara.

Kezkatuta ikusten dugu, larrituta ez esatearren, lurzoru urbanizaezinean energia berriztagarrien azpiegiturak ezartzea errazteko proposatzen diren aldaketa-multzoa, nekazaritza- eta abeltzaintza-jardueran eragin handia dutelako.

Azkenik, ezinbestekotzat jotzen dugu lege-proiektua lehen sektoreari zuzenean eragiten dioten beste neurri batzuekin osatzea, ingurumenaren ikuspegitik haratago, hala nola erregulazio higieniko-sanitarioa, uren politika, eguneroko kudeaketa txikiak eta abar. Gai horiek ez dira lege-proiektuan lantzen, eta, gure ustez, legebiltzarreko izapidean jaso behar dira.

© 2026 Euskal Nekazarien Batasuna - eskubide guztiak erreserbatuta
Fenix informatikak diseinatu eta kudeatzen du webgune hau