ENBAk lehorteak eragindako kalte larriak mahaigaineratzeaz gain, abereentzako bazkaren erosketa bateratuak, baratza-fruta-artoaren ekoizpen murrizketa eta ur horniduraren egoera larriari heltzeko beharra aldarrikatu du
Mahaia gaur goizean ospatu ostean 2 konklusio atera ditugu, bazka faltari aurre egiteko modu urgentean forraje mahaia egingo da eta bigarrenik, PACeko dirulaguntzak urriaren erdialdera aurreratuko dira eta beste gainuntzeko azpidektoreen problematika (baratza-fruta), datozen asteetan aztertuko da datu hobeak eta gehiago lortu ondoren.
Orain bi aste ENBA nekazal sindikatuak Klima Aldaketaren eta Nekazaritzaren Mahaia deitzeko eskatu zien euskal erakundeei eta gaur ospatu dugu Lakuan.
ENBA nekazal sindikatuak, mahaiean ahalik eta informazio osatuena izateko, baserritarren arteko galdetegia zabaldu du eta erantzun kopurua ikusita, 187 baserritarrenak, argi dago, beroaldi eta lehorteak kezka larria sortu duela baserritarren kolektiboarengan.
Erantzunei erreparatuz gero, argi dago, belardietan izandako kalteak nagusitzen direla eta belar ekoizpenaren jeitsiera dela, hain zuzen ere, erantzun duten 187 baserritarren %87,7rentzat, arazo orokorren eta larriena. Honen atzetik, goiko mendietan (batez ere, mendi komunal eta publikoetan) ez dagoela ez urik ez janik da, %55rentzat; ondoren, baserriko iturriaren ur-emaria gutxitu izana %48,12rekin; baratzako ekoizpena izurratzea %29,94rekin, esne ekoizpenaren murrizketa %28,87rekin, fruta ekoizpenaren izurratzea %18.8rekin eta azkenik, arto ekoizpenaren beherakada %12,83rekin.
Gaurko mahaiaren helburu nagusia egoeraren diagnostiko partekatu egitea, lehen sektoreko eragile eta erakundeen informazioa elkartrukatuz, eta aurrera begira har daitezkeen neurriak mahaigaineratu eta neurri hauek gauzatzeko operatibitatea aztertzea zen.
Belardien gorritze ondorioz belar ekoizpena %50ean murriztu da eta iada, hainbat baserrietan negurako belarra uda bete-betean gaudenean ari dira jaten, arazoa udazkena eta neguan izango dutelarik. Mendi goian jana eta ur eskaxia nabarmena da eta abeltzainek, hasiak dira, azienda ikulu aldera jeisten. Egoera honen aurrean, behar beharrezko jotzen dugu, orain 3 urte egin zen bezala belarra-forraje-lastoa erosketa bateratuak egotea eta erakundeen aldetik, erosketa hori laguntzea.
Baratza eta fruta uzta kaltetua izan da bero sapa eta euri faltagatik eta honenbestez, oso azpisektore anitzak direnez, uste dugu, sektoreko elkarteekin batera aztertu behar dela kalteen dimentsioa eta laguntzekotan, erabili beharreko bidea eta irizpideak
Azkenik, ENBAk egindako galdetegian oso nabarmena da uraren problematika bai goiko mendi lerroetan ur faltagatik bai eta, etxeko iturrien ur-emaria gutxitzean edo lehortze ondorioz. Euskadin milaka baserri daude sare publikoko ur-hornidurarik gabe eta larrialdi hau areagotu eta mahaigaineratu besterik ez da egiten horrelako lehortearekin. ENBAren ustean, Euskadik baserrietako ur hornidura agenda politikoan sartu beharko luke eta erakunde arteko hornidura plangintza bat onartu, are gehiago, hemendik aurrera, klima aldaketaren ondorioz, horrelako larrialdiak gero eta maizagoak, gero eta bortitzagoak izango direlako.
Honezaz gain, ENBA nekazal sindikatuk, PAC eko dirulaguntzen ordainketa, Europako Batzordeak baimentzen duen bezala, Urriaren erdira aurreratzea eskatzen baserritarren likidezia hobetzeko asmoz.