Eusko Jaurlaritzak argitaratu berri du AGINDUA, 2019ko uztailaren 24koa, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarena, zeinaren bidez onartzen baitira 2015-2020 Euskadiko Landa Garapenerako Programan jasota dauden laguntzen esparru-araudia ezartzen duen otsailaren 14ko 43/2019 Dekretuan aurreikusitako lankidetzarako 2019. urterako laguntza-deialdiaren oinarriak.
Euskal Autonomia Erkidegoko 2015-2020 Landa Garapenerako Programan –M16 neurria, «lankidetza»– jasota dago laguntza-mota hori, zein lankidetzaren hainbat alderdi zehazten dituzten zazpi azpineurritan sailkatzen baita. Berrikuntzaren bidez landa-ingurunearen lehiakortasunean aurrera egiteko lankidetza sustatzen dute neurri horiek, banaketa-kate motzen eta tokiko merkatuen garapena bultzatzen, eta berrikuntza-proiektuetan sektorearen partaidetza eta lankidetza indartzen.
Lankidetzarako laguntzetan, honako laguntza-lerro hauek ezarriko dira: