Albisteak

Gipuzkoako ENBA nekazal sindikatuko koordinatzailea den Xabier Iraola, gaur goizean Eusko Legebiltzarrean izan da, Gazteriaren problematika aztertzeko eratutako Ponentzian eta bertan, gordintasunez, agertu du egungo nekazal sektorearen egoera, ustialekuetako titularren bataz besteko adina 58 urtetakoa dela mahaigaineratuz.
Iraolaren ustean, egungo nekazaritzak, aukera anitzak eskeintzen ditu norberaren familia aurrera atera eta bai pertsonalki bai profesionalki garatzeko eta honenbestez, erakunde eta sektoreko eragileen elkarlana aldarrikatu du, gazteen instalazioa eta sektoretik kanpoko gazteak erakartzeko garaian.

Europako nekazal sektoreak bizi duen zahartze prozesua are nabarmenagoa da Euskadiko kasuan eta horretaz jabeturik, ENBA nekazal elkarteak, baserriaren gaztetzeari buruzko gogoeta bat egin nahi du. Horren abiapuntu gisara, eskuartean ditugun Topaketak antolatu ditu.
BASERRI GAZTEA Topaketak bi helburu argiak ditu:
- Baserriaren gaztetzeko beharraz jabetzea eta sektoreko estrategia kolektiboaren helburu nagusitzat finkatzea. Etsipena alboratu eta jarrera proaktiboaz baliatuz, gogoeta egin eta neurriak hartzen hasi behar dugu.
- Baserria gaztetzeko helburuarekin nekazal sektoretik kanpoko gazteen txertaketa eta famili barneko transmisio politikak landu eta sakondu beharrean gaude eta horretarako ezinbestekoa da, lehen lehenik, garai berriaren protagonistak izango diren gazteak aintzakotzat hartzea eta bestalde, sektoreko eragile eta administrazioekin elkarlanean jardutea.
Baserritar gazteen aldeko EKOSISTEMA bat sortu beharrean gaude eta horretarako ezinbestekoa dugu zure laguntza eta partehartzea.
BASERRI GAZTEA Topaketen egitaraua
Topaketak bi saiotan banatu dira, bi goizetan, lehenik, Abenduaren 14an eta bigarrena, Urtarrilaren 11an.
Bi kasuetan, hizlari sorta bat izango da, nahiz unibertsitate nahiz Iparraldeko Laborantza Ganbara, Eusko Jaurlaritza edo Gaztenekoak eta goiza borobiltzeko asmoz, 3 gazteen testigantza jasoko dituen mahainguruak.
Egitarau osoa hemen ikus dezakezu.
Izena emateko
ENBA | 943.650123 |
1. Topaketa:
Abenduak 10 baino lehen
2. Topaketa:
Urtarrilak 7 baino lehen
LEKUA | GOIZANE Zentrua / Olaeta Auzoa, 6, 20247 Zaldibia,Gipuzkoa

Nekazal sektorean orokorki eta baserri munduan partikularki, Europan eta mundu mailan hartzen diren erabakiak eragina zuzena eta garrantzitsua dute.
Une honetan, sekretupean edota izkutuan bada ere, Europako Batasuna eta Amerikako Estatu Batuek merkataritza askearen aldeko Akordioa negoziatzen ari dira eta pentsa dezakezun bezala, Akordioak eragin zuzena izango du bai gure nekazal politikan, elikadura araudietan, kalitatezko marka eta izendapenetan eta nola ez, gure sektore produktiboetan.
Hori dela eta, ENBAk behar beharrezkoa jo du, alde bateko zein besteko propaganda gaindituko duen hitzaldi informatiboa antolatzea eta horretarako, une honetan, punta-puntan dagoen aditua gonbidatu dugu baserritarrak, kooperatibak, elkarteak, Jatorrizko Izendapenak, etb informatzeko.
TTIP. Europa-Estatu Batuen arteko merkatal itunak Nekazaritzarengan izango duen eragina
Hizlaria: Juan José Álvarez, Catedrático de Derecho Internacional de la UPV-EHU
Hizkuntza: gaztelera
Eguna: Abenduak 3, osteguna, goizeko 11,00-13,00.
Lekua: Fraisoro eskolako Areto Nagusia
Izena emateko azken eguna Abenduak 2 izango da eta horretarako 943.650123 zenbakira deitu beharko duzu.

Abelzaintzako hainbat azpisektore ekonomikoek bizitzen ari diren egoera kontuan izanik Gipuzkoa eta Bizkaiko Foru Aldundiek MINIMIS laguntzak aktibatu dituzte.
Gipuzkoako Foru Aldundiaren kasuan esne behiak, larre behiak, ardi-ahuntzak eta untxiak lagunduko dira 624.000 eurotako aurrekontuaz eta gaur bertan atera da deialdia Boletinean, 15 eguneko epea emanaz.
Bizkaiko Foru Aldundiaren kasuan, Diputatu Kontseiluan erabaki da esne behiak, larre behiak eta ardi-ahuntzak lagunduko dituela 326.000 eurotako aurrekontuarekin eta atzo, osteguneko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen MINIMIS laguntzen deialdia.
- Zuzenbide Zibilaren Lege berriak baserrian izango duen eraginaz informatzeko Ihardunaldiak
- ENBA aboga por el consumo de carne roja dentro de una dieta variada
- Los baserritarras disponen de una web donde consultar los derechos de Pago Básico
- ENBArentzat zeharo lotsagarria da Lehiarako Batzorde Nazionalaren jokabidea
- Sagardotarako sagar uzta oparoa espero da baina prezioak izoztuak