Gaur goizean Donostiako KURSAAL jauregian ospatu da ENBA nekazal sindikatuak antolaturiko “Familia Nekazaritza 2014-2020ko jomugan” izeneko ihardunaldia. Ihardunaldiak 100 lagun bildu ditu eta bere antolakuntzan, LABORAL KUTXA, KAIKU Korporazioa eta HARAKAI-URKAIKO kooperatibak izan dira laguntzaileak.
Lehen agurra ENBAko lehendakaria den Iñaki Goenagak egin du ekitaldia Familia Nekazaritzaren Nazioarteko Urtearen barnean kokatuz eta sektoreko erronkarik nagusiena etorkizuneko baserritar berriak izango direla aitortu du.
Ondoren, Arantza Tapia, Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomikoaren sailburuak fondoak nekazari profesionalengana lehenesteko asmoa agertu du eta gazteei dagokienean, baserriratzen diren gazteak ahalik eta formaziorik hoberenarekin egin dezan ERASMUS moduko plangintza iragarri du.
Ihardunaldiaren muinean sartuta NPBren lehen zutabea jorratu du, Ignacio López García-Asenjok ( ASAJAko Nazioarteko Harremanetarako zuzendaria) eta berak nekazal sektorearen aniztasunari erantzungo dion politika aldarrikatu du.
ENBA y LABORAL KUTXA han firmado hoy un Convenio de Colaboración con el objetivo de apoyar todas aquellas iniciativas que contribuyan al desarrollo del Sector Agroalimentario en su ámbito territorial.
En el acto de la firma han participado por ENBA, Iñaki Goenaga San Sebastian, y por LABORAL KUTXA, Javier Lasa, Director de Zona y Jesús López de Foronda, Sctor Agroalimentario de la entidad financiera.
Con la firma del Convenio, LABORAL KUTXA ofrecerá a los asociados de la organización agraria diferentes productos financieros en condiciones preferentes a ENBA y sus asociados/as para la financiación del circulante, financiación de inversión, aportaciones a capital, junto con los anticipos de subvenciones (Hazilur), y de los anticipos de la PAC, y otros servicios financieros que se pudieran necesitar, estando sujeta cada operación a un estudio individualizado.
ENBAk eta LABORAL KUTXAk gaur goizean Elkarlan Hitzarmena sinatu dute beren eremuan izan daitezkeen elikagai alorreko ekimen guztiak sustatzeko helburuarekin.
Sinaketan bertan izan dira ENBAtik, Iñaki Goenaga San Sebastian eta LABORAL KUTXAren aldetik, zonaldeko zuzendaria, Javier Lasa eta elikagai alorreko arduraduna, Jesús López de Foronda.
Hitzarmena sinatu ondoren, LABORAL KUTXAk nekazal elkarteko bazkideei heuren finantz produktuak eskeiniko die baldintza berezietan nahiz zirkulantea, inbertsioak, kapitak aportazioak nahiz era ezberdineko laguntzen aurrerapena, NPB edota administrazioko laguntzak.
ENBAk, Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza, Landa Garapena eta Turismo sailak 2015 urterako aurkeztutako aurrekontuari buruz, sindikatuko teknikariek eginiko txostena aztertu zuen astelehenean ospatutako Junta Direktibaren bileran.
Txostenean argi ikusten da Aldundiak irmoki eusten diola ekoizpena ahultzeko politikari eta ildo horretan ulertu behar da, nekazaritzako inbertsio planak aurtengoan izan duen %25eko beherapena (2011-2015 aldian guztira %50eko murrizketara iritsiz) eta basotako inbertsio planean, aurtengoan igoera izanik ere, azken 4 urteotan %25eko murrizketa. Bi planak dira, zalantzarik gabe, nekazaritzaren alorrean, Aldundiak duen egitekoaren bizkarhezurra.
Ekoizpenaren aurkako jokabideak, ENBAren ustean, arriskuan jartzen du baserritarrok gure iharduerarekin naturaren jasangarritasun eta paisaien alde egiten dugun lana.
Hori dela eta, urtetik urtera baserriko ekoizpenaren aurkako erasoa gero eta bortitzagoa eta aurrekontu babesa gero eta murritzagoa dela ikusirik, Gipuzkoako ENBA sindikatuko Junta Direktibak 2014ko aurrekontuaren prorroga eskatzen du, ekoizpen sektorea ahultzeko dinamikari aurre egiteko asmoz.